Bihar izango da Zelai Ondoko VI. Mus Txapelketa

Larunbat honetan VI. Mus Txapelketa izango da Zelai Ondo auzoan. Izen ematea 15:30-16:15 bitartean egingo da Iluntze tabernan.

Zelai Ondoko jaiak datorren asteburuan (ekainak 21, 22 eta 23) ospatuko badira ere, larunbat honetan emango diegu hasiera VI. MUS Txapelketarekin. Txapelketa azkarra izango da, lau errege eta lau usteletara. Izen ematea 15:30-16:15 bitartean egingo da Iluntze tabernan eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira. Lehenengo lau bikoteek sariak izango dituzte eta, horrez gain, lehenengo bikote zarauztarrak ere sari berezi bat izango du, hain zuzen: Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak antolatzen duen Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketarako izen ematea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide