Zelai-Ondoko IV. Auzo Bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Zelai Ondoko Jai Elkartea 2017ko ekainaren 2a

Auzoko jaien barruan, aurten ere auzo bazkaria antolatu dugu, eta txartelak dagoeneko salgai daude Iluntze, Trigal, Zelaitxo eta Aritzbatalden; helduenak 15 euro balio du, eta haurrenak 12 euro (12 urtera arte).

Ekainaren 18an izango da bazkaria, 14:00etatik aurrera; eguraldi ona egingo balu, pistan bertan eta eguraldi txarrarekin, berriz, kiroldegian. Aurtengo menua ondorengoa izango da: haragi paella, txahala burduntzian eta postrea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide