Euskal Herrian euskaraz bizi arte

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko EHE 2017ko abu. 3a, 16:46

'Euskaraz bizi' murala, pintatuta

Ez dakigu irudiko pintaketa deitoratu ala txalotu. Agian, eskertu egingo dugu hausnarketa sustatuko duelako.

Egunero gogorarazten zaigu Espainian gaudela, ahazteak edo ukatzeak zentzurik balu bezala. Badakigu zein estatutan bizi garen, NAn edo autoen matrikuletan begiratu bestela. Hemen gaztelaniaz eta euskaraz hitz egiten da eta, berez, poztekoa da hizkuntz aniztasuna. Baina arazoa hizkuntza batek bestea zapaltzen duenean hasten da, eta, zoritxarrez, askotan inposatzen zaigu gaztelania.

Oraingoan ere, beste zapalkuntza bat irudikatu eta egin digute: hormirudian 'euskaraz' kendu eta 'España' jarri du norbaitek, hizkuntza eta estatua nahasita guztiz. 'Euskaraz bizi'-ren partez, 'España bizi' irakur dezakegu orain. Zein zen asmoa? Euskaldunon eskubideak urratzea ala aurtengo udako Zarauzko egitarau kulturala kritikatzea?

Agian, bi segunduko fama nahi zuen pintaketa egin zuenak. Bada, bi segundu horiek eta gero, begira: gure aldarrikapenez hitz egiteko balio izan digu bere ekintzak.

Bi segundu berarentzat izango ziren, baina guk beharrezko denboran tinko jarraitzen dugu eta jarraituko dugu Euskal Herrian euskaraz bizi arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide