Zure iritzia behar dugu

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko EHE

Soziolinguistika Klusterrak egindako azken azterketak zapore gazi-gozoa utzi zion EHEri. Zarauzko datuak mantendu egin diren arren, hainbat hutsune ikusi dugu; hala nola, gazteen artean euskararen erabilerak behera egin du. Gogoeta eragiteko galdera prestatu dugu: Zer egingo zenuke Zarautz euskaldunagoa izateko?

Egoerari erantzuna eman nahi diogu, horregatik Twitter eta Facebook  bidezko kanpaina abiatu dugu. Herritarren iritzia jakin nahi dugu, eta handik proposamenak zein lanketarako edukiak atera. Badakigu Zarautz herri euskalduna dela, baina azken urteetako bilakaerak kezka sortu digu. Zuek zer pentsatzen duzue?

Galdera honakoa da: Zer egingo zenuke Zarautz euskaldunagoa izateko? Erantzunak traola honekin bidal itzazue: #ZarauzKoLore #hamaikaegiteragoaz Bota zuen gogoeta eta larunbatean plazaratuko dugu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide