3D bidezko inprimatzeak agroelikaduran duen garrantziaz hitz egin du Larunbek

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn

Patxi Larunbe COCUSS enpresako zuzendaria, Modelo aretoan hitzaldia eskaintzen. (ZarautzOn)

Atzo eskaini zuen hitzaldia COCUSS enpresako zuzendariak, Modelo aretoan. ZarautzOn elkarteak ikasturte honetan antolatutako lehen hitzordua izan zen.

Patxi Larunbe COCUSS enpresako zuzendariak hitzaldi zirraragarria eskaini zuen atzo, Modelo aretoan. 3D bidezko inprimatzeak agroelikaduran duen garrantziaz mintzatu zen bera, aretora joan ziren herritarren artean.

50 ikerlarik hiru urtetan egindako lana aurkeztu zuen Larunbek Modelon. Berak kontatu zuenez, taldea lanean ari da 10-15 urte barru elikadura joera berriak eraiki eta aurkezteko, animaliengatik ez datorren elikadura ekoizteko. Azken finean, aukera bikaina izan zen herritarrentzat etorkizuneko elikadura nolakoa izango den ezagutzeko.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide