Fernando Fantovak Ibilbide zabala du gizarte aholkularitzan; honen erreferente da bai Estatuan bai Latinoamerikan ere. Bertan, gizarte-politiken diseinuan aholkularitzan parte hartzen du. Euskadin, 2008an Eusko Legebiltzarrak aho batez onartutako Gizarte Zerbitzuen lehen Legearen “gurasoetako” bat izan zen. Gizarte Politikarako sailburuorde gisa ere jardun zuen, eta berriki aukeratu du Lehendakariak Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren kide izateko aditu gisa. Argitalpen asko kaleratu ditu eta webgune bat mantentzen du, non bere gogoetak eta lanak partekatzen dituen jendearekin.
Fernandoren hitzetan: "Gizadiak, bizitza-luzera asko handitu da, azkenengo milaka urte hauetan, ondorioz, belaunaldien eta funtzioen aniztasuna ere nabarmen handitu dira. Testuinguru horretan, bakardadea menpekotasunik gabeko bizitza baten iraunkortasunik ezaren adierazpen gisa ikus daiteke, izan ere, lehen erabilgarriak izan zaizkigun mekanismo familiarrak, komunitarioak, lanekoak, lurraldekoak, moralak, teknologikoak, ekonomikoak edo politikoak gaur egun baztertuak edo erabilezin bihurtu dira. Geure buruari galdetuko diogu zein neurritan eta zein teknologiak ahalbidetuko lukeen lurraldeetatik komunitatea berriz sortzea eta zein izango litzatekeen prozesu hori ahalbidetuko lukeen kontratu soziala". Guztioi eragiten diguten gaiak partekatzeko aukera ezin hobea gaurkoa.