ZARAUTZEN ZIENTZIAZ BLAI V. Edizioa. ZarautzOnen urteko dibulgazio eta sentsibilizazio ekitaldirik kuttunena.

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2018ko aza. 1a, 13:13

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza XVIII Astea. ZARAUTZEN ZIENTZIAZ BLAI V. Edizioa. ZarautzOnen urteko dibulgazio eta sentsibilizazio ekitaldirik kuttunena. 2018ko AZAROAREN 6an - Antoniano Aretoan- 19:00etan

Europan zehar #Zientzia, #Teknologia eta #Berrikuntza XVIII Astea ospatzen da eta gu, #Zarautz-en #ZZB 5. aldiz antolatzen dugu. Helburua zarauztar gazteen proiektuak, ikerkuntza lanak, tesiak, etab. azalaraztea da eta zientzia arloan ikasle kopurua areagotzea, besteak beste.

Europa, Estatu eta Euskadi mailan antolatzen den ekimen hau Zarautzera ere iristen da, Innobasque, Euskadiko Berrikuntza Agentziak koordinatzen duen programaren barnean. Zarautz, horrelako ekitaldia ospatzen duen unibertsitaterik gabeko herri bakarra da.

Ekitaldia Lorena Fernándezek aurkeztuko du. Lorena Fernández Deustoko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko Zuzendari eta INSPIRA TEAM, neskatilen arteko teknologia sustatze proiektua ren mentorea da. 

 

 

 

Zarauzko lau gaztek beraien proiektuak aurkeztuko dizkigute: 

  • Ane Arrizabalaga - Bartzelonako Unibertsitatea
  • Saioa Ostolaza - Alifax (Italia)
  • Maider Kortajanera - EHU-UPV 
  • Josu Olabarria - Oteiza Lizeoa 

Aurtengo ekitaldirako berrikuntzekin gatozkizue: Josu López Gazpio, Kimikan Doktorea, zientifikoa eta dibulgatzailea izango dugu gonbidatu berezia Honek zientzia eta teknologiarekin lotutako umorezko parodiak eskainiko dizkigu.

2018ko AZAROAREN 6an - Antoniano Aretoan- 19:00etan
**Streaming bidez jarraiztzeko aukera izango da, ohi bezala gure online telebistan: https://zarautzon.nirestream.com/zarautz-zienziak-blai-v-edizioa-actividades-de-zarautzon

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide