Bisitaren edukia: ·
- Ameriketako independentziaren gerratera euskaldunek egindako ekarpena.
- Museo bertan Albaola untziaren eraikuntzarako lantzen ari diren atal txikien tailerra dago.
- Rafael Munoaren 63 mural ikusteko aukera dugu. Hauek itsasoarekin loturikoak dira, esate baterako XIX. mendean zarauztarren eta oriotarren artean harrapatutako balea.
Bisitatuko ditugun gai guzti hauek Museoko solairu desberdin batean daude kokatuak. Xabier Alberdiren ekarpenak ondo jarraitzeko euskarri grafiko eta bisualak izango ditugu lagungarri.
Data: Larunbatean, martxoaren 24an
Ordua: Partaide bakoitza bere kabuz iritsiko da Museoaren sarrerara. Bertan goizeko 11etan elkartuko gara.
Helbidea: Kaiko pasealekua, 24 · Donostia
Gidaria: Xabier Alberdi, Donostiako Untzi Museoaren arduraduna
Diru-ekarpena: 15 €
Izen ematea: zarautzon@gmail.com · Txomin 630 906 795