'Euskal Herriko Artzainen bizimodu, sinesmen eta ohiturak'

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2017ko aza. 24a, 11:03

Artzaintzak duen garrantzia eta berarekin ekarri zituen bizimoduen aldaketa ikusiko dugu. Euskal Herriko artzaintza mota guztien artetik, azken 100 urteotan izan dugun, mendiko artzaintza tradizional eta estentsiboa, azalduko digu eta bertako SAROIA (etxola) mota ezberdinak. Gaurdaino heldu zaigun kultura eta ondare material zein immateriala ezagutuko dugu.

Hitzaldia argitzeko, irudi, argazki eta hainbat diapositiba ikusteko parada izango dugu. Fermin Leizaola, Aranzadi Etnografia saileko zuzendaria, Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikoaren koordinatzailea, Gipuzkoako Aldundiaren Zaharkinak proiektuen egile. Euskal Herriko Artzaiak, Gorbeiako Artzaintza, Gipuzkoako Artzainak, Euskal Arkitektura herritarra liburuen egile. Jose Miguel Barandiaran ikerketa Saria, Aldundiaren Ondare Saria eta oraintsu, Manuel Lekuona Saria jaso ditu Fermin, gure herri memoriaren zaindari eta artzantzak sortu duen kulturaren begirale eta bereziki, artzainen lagun haundi bat da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide