Euskadi Zirkularra

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2017ko mar. 31a, 08:52

Bagatoz proposamen berri batekin. Oraingoan Ekonomia Zirkularraren inguruan arituko gara Innobasqueko Lola Elejalde eta Oihana Blancorekin. Baliabide eskas, mugatuen, erabilerarekin erlazionatuta eta baldintzatuta dago hazkunde ekonomikoaren eszenatoki globala eta lehengaien prezioen gorakada eta aldakorrez ere.

Euskadik kontzentrazio industrial handia duenez, beste herrialde industrializatuek bezala material eta energiekiko menpekotasun handia du. Testuinguru honetan, zirkular eredua, enpresa eta lurraldeetako lehiakortasuna hobetzeko aukera paregabea bezala agertzen da, balioa, baliabide finitoen kontsumotik banandu egiten den eredu sozioekonomikoa bai da. Ekonomia linealarekin alderatuta Ekonomia Zirkularra, bai diseinuz baita asmoz, berreskuratzailea da; hau da ez duela hondakinik sortu nahi, ekidin ezin direnak eliminatuz. Ohi bezala saioa asteartean izango da arratsaldeko 19:30ean, Antoniano Aretoan.

Zuzenean jarraitzeko esteka: https://zarautzon.nirestream.com

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide