Herri galdeketa

Maiatzaren 7ko herri galdeketari "babes osoa" adieraztea erabaki zuen atzo Zarauzko udal osoko bilkurak

Erabiltzailearen aurpegia Zarahitz 2017ko mar. 31a, 09:31

Martxoko udal osoko bilkura izan zen atzo Zarautzen, eta maiatzaren 7ko herri galdeketari babes osoa adierazten dion mozioa onartu zuen udalbatzarrak ia gauerdian, "demokrazia osasuntsu baten oinarria" delakoan herritarrei hitza eta erabakia ematea. EAJ-PNV eta EH Bildu udal taldeek aurkeztu zuten mozioa, elkarrekin, aztergaien artean eztabaidatu eta bozkatu zedin. EAJren, EH Bilduren, eta Irabazi-Zarautzen aldeko botoak jaso zituen mozioak.

Hemen irakur eta eskuratu daiteke mozioa, bere horretan:
· M7 herri galdeketa. Mozioa. 


Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide