Herri galdeketa

Erabakitze eskubidearen inguruko solasaldia, otsailaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Zarahitz 2017ko ots. 9a, 10:23

Angel Oiarbide eta Juanjo Alvarez izango dira hizlari, Samara Velte kazetariak gidatuko duen solasaldian.

Hilean behin erabakitzeko eskubidearen inguruko solasaldiak antolatuko ditu aurrerantzean Zarahitz herri ekimenak, maiatzaren 7an izango den herri galdeketaren harira. Lehenengoa datorren asteazkenean izango da, Antoniano aretoan, 19:00etan.
Angel Oiarbide (Gure Esku Dago herri ekimeneko bozeramailea) eta Juanjo Alvarez (Nazioarteko Zuzenbidean aditua) izango dira hizlari, Erabakitze eskubidea Europan gaiaren inguruan. Samara Velte kazetari zarauztarra ariko da moderatzaile lanetan.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide