Herri galdeketari buruzko lehen topaketa irekia deitu du Zarahitzek azaroaren 26rako

Erabiltzailearen aurpegia Zarahitz 2016ko aza. 15a, 12:16

Pasa den urriaren 26an herri ekimena aurkeztu ondoren, topaketa ireki batekin ekingo dio bideari Zarahitzek.

Datorren azaroaren 26an izango da, Udal Kiroldegiko goiko solairuan. 2017ko udaberrian herri galdeketa antolatzeko dauden egitekoen, abiarazi beharko diren lan-taldeen eta gainerako zehaztasun guztien berri ematea da topaketaren asmoa, zarauztarrak hasieratik prozesu guztiaren parte izan daitezen, eta nahi duen esparrutik bakoitzak bere ekarpena egin dezan. Hemen azaroaren 26ko topaketa irekiari buruzko gonbidapena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide