Hasteko, zorionak. Hitzako lantalde guztiari apustu berri hau egin du eta, horixe, lehenbizi eta behin, gora zuek! Zarauzko Hitzak webgune berria du atzoko aurkezpenaz geroztik. Eta horrelako ekitaldietan sarri gertatu ohi den moduan, atzo ere konexio arazoak izan ziren. Bluetooth,Wifi edo zerbitzari demonioren batek huts egin zuen. Ezer larritzekorik ez zen izan atzokoa.
Okerragoa da euskarazko prentsak herritarrekiko duen konexio arazoa. Nola iritsi, nola erakarri, nola konektatu. Irakurleekin, berri-emaile diren eragileekin, eztabaida-piztaile txinpartadunekin, eta diru-laguntzak mantendu edota sendotu beharko lituzketen politikariekin. Euskaldunon hiztun komunitatearen bilgune, eztabaidaleku eta parte-hartzerako plaza izateko bokazioa izan du beti Hitzak, eta areagotuta dator asmo hori orain.
Komunitateko bakoitzari dagokigu orain konexioa sendotzeko inbertsioa egitea. Izan ere, askotan, konexio arazoek atzetik inbertsio arazoak izaten dituzte. Energia, denbora, diru, zaletasun, gogo eta ahalduntzean egin beharreko inbertsioak. Bakoitzak dagoen tokitik. Hauxe, egoeraren nire betsioa. Nork egingo bertxioa?