5657 Torturatu

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2017ko mar. 2a, 15:46

Martxoaren 14tik 16ra Bilboko Epaitegian Sandra Barrenetxea ezker abertzaleko militantearen torturatzaileak epaituko dituzte.

Sandra 2010eko irailean atxilotu zuten Ekineko kide izatea leporatuta. Tortura latzak salatu zituen. 2012ko otsailean baldintzapean aske utzi zuten. 2016an Audientzia Nazionalean epaitu zituzten sumarioko kide guztiak. Fiskaltzarekin akordio batera iritsi zigorrak jeitsita, kalean da gaur egun. Bere tortura salaketek bidea egin dute epaitegietan eta martxoan epaituko dituzte torturatzaileak.

Baliteke antzeko azkeneko kasua izatea eta beraz torturaren errealitatea agenda politikoan mahai gaineratu eta bake iraunkorrerako tortura kasuen egia jakitea eta aitortzea exijitzeko baliatu behar da auzia. Testuinguru hau baliatuko dugu beraz Sandra Barrenetxearen torturak salatzeaz gain, Euskal Herrian existitu den tortura sistematikoa dela salatu eta errealitate horren aitortza eta erreparazioa exijitzeko.

Manifestazioa martxoaren 11n, larunbatean, 17:30ean burutuko da Bilbon, Plaza Eliptikotik atera eta Arriagaraino iritsiz. Autobuserako zerrendak jada irekiak daude Arrano eta Eguzki tabernetan. Autobusa arratsaldeko 16:00etan aterako da Eguzki aurretik.

Besterik ez, animatu eta izena eman ezazu autobuserako!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide