Azaroaren 26a da azken eguna Zohardia ponentziaren alde, aurka edo txuriz bozkatzeko. Baita Zuzendaritza nazionalerako zein Gipuzkoako zuzendaritzarako hautakai ekipoen bozketarako ere. Irudian adierazten den moduan, bihar osteguna eta etzi ostirala izango duzue presentzialki bozkatzeko aukera Arrano Tabernan 19:00etatik 21:00etara. Oraindik ez bazara akreditatu eta bozkatu nahi baduzu, bertan izango duzu aukera ezin hobea.
Bide batez, ostegunean bertan Eztabaida Gunea antolatu dugu Arranon, eduki ditzakezuen zalantzak argitu eta eztabaida emateko ponentziaren inguruan. Beraz animatu bertan parte hartzera eta ez ahaztu bozkatzea, azken astean murgilduta gaude iadanik eta!