Birfundazio prozesua aurrera doa eta dagoeneko ireki da lehen bozkatze fasea

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2016ko aza. 7a, 17:48

Aurreko astean ponentzia alternatiboak eta zuzendaritzarako taldeak aurkezteko epea amaitu zen. Beraz pasa den larunbatetik irekia dago ponentzia bozkatzeko epea! Bozkatzeko epe hau, azaroaren 26 arte egongo da irekia, beraz ez galdu denborarik.

Azaroaren 5etik 26a bitarte egongo da zabalik Sorturen Birfundazio prozesuko lehen bozkatze fasea. Bertan aurkeztu den ponentzia bakarrak (Zohardia) eta aurkezturiko zuzendaritza taldeak aurrera jarraitzeko militantziaren bermea duen ala ez bozkatuko da. Jarraian adieraziriko estekan ikusi dezakezue lan talde honen aurkezpen bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=YvkMjohgLNM

Bestalde, Zarautzen ere agenda propioa osatzen ari gara birfundazioari erantzuteko eta prozesuan parte hartu nahi duten herritarrei behar dituzten baliabideak eskaintzeko. Hori dela eta ostiral honetan akreditazioarekin arazoren bat izan dutenei eta oraindik egiteko betarik hartu ez dutenei laguntzeko mahaia jarriko dugu Arrano tabernan 19:00etatik 21:00ak arte.

Datorren asteko ostegunean, Azaroaren 17an Arkaitz Rodriguez, Zuzendaritza Talderako hautagaieko bat, izango dugu Zarautze Zohardia ponentzia azaltzen. Bestetik, Azaroaren 19an gauzatuko den Eztabaida Nazionalera joateko aukerarik ez dutenentzat, streaming bidezko emanaldia antolatu dugu.

Birfundazio prozesuan on-line parte hartzeko eta akreditatzeko partehartu.sortu.eus webgunearen bidez egin dezakezue. Akreditazioa osatzeko laguntza bidieoa hemen topatuko duzue. Ponentzia deskargatzeko ere webgune bertatik egin dezakezue edo ondorengo estekak erabiliz:

OINARRI IDEOLOGIKOAK

ILDO POLITIKOA

ANTOLAKUNTZA EREDUA

 

Animatu prozesuan parte hartzera, guztion artean eraikiko baitugu etorkizuneko Sortu!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide