Bihartik, abuztuak 23, hasi eta igandera bitartean, goizeko 11:00etatik gaueko 21:00etara produktuak prezio baxuetan aurkitu ahal izango dira Murkileko hainbat merkatariren eskutik. Ohi bezala, Galtxagorri elkartea eta umeen jolas parkearen arteko malekoi zatian karpa batzuk ipiniko dira, merkataritza Zarauzko malekoiaren edertasunaz gozatzera urbilduriko bisitari eta herritarrengana gerturatuz. Zarauzko udaren adierazgarri bilakatu den azokaren edizio honetan, hamalau denda ezberdinek hartuko dute parte, Vulcano, Noah´s Secret, Nagusia 16, Goiatz, Josune XL Moda, Faylinn, Garmen, Pedrosa, Roimi & Mercedes de Miguel, Bengoa, Lola Botona, JM jostailuak, Tetuan eta Dina. Denetarik aurkitu ahal izango da prezio paregabeetan: emakume, gizon eta umeentzako moda, oinetakoak, osagarriak, etxerako oihalak... Aukera ederra erosketez eta udaz aldi berean gozatzeko.