Apirileko afariaren irabazlea Murkilen eskutik

Murkilek jakinarazi du nor izan den apirilean elkarteko fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen bezeroa. Sariduna Olatz gesalaga izan da, Verónica Cazalisen txartela erabiltzeagatik.

Bi lagunentzako afariaren zozketan sartzeaz gain, beste hainbat abantaila ere baditu Murkil txartelak: doakoa da, ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egitea ahalbideratzen du eta VISA izanik, edonon ordainketak egiteko erabili daiteke. Beste aldetik, dakizuen moduan, Elkarteko denda gehienetan hurrengo erosketarako deskontuak ematen ditu. Txartela lortu nahi dutenak Nafarroako Caja Ruralera edo www.murkil.com webgunera jo dezake. Beste aldetik, Murkilek laster jakinaraziko du zeintzuk irabazi duten maiatzan zozkatzen dituen 100 euroko 10 txekeak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide