Urriko afariaren irabazlea

Murkilek jakinarazi du nor izan den urrian elkarteko fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen bezeroa. Sariduna Miren Josebe Irigarai izan da, Faylinn dendan txartela erabiltzeagatik.

Bi lagunentzako afariaren zozketan sartzeaz gain beste hainbat abantaila ere baditu Murkil txartelak: doakoa da, ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egitea ahalbideratzen du eta VISA izanik, edonon ordainketak egiteko erabili daiteke. Beste aldetik, dakizuen moduan, Elkarteko denda gehienetan hurrengo erosketarako deskontuak ematen ditu. Txartela lortu nahi dutenak Nafarroako Caja Ruralera edo www.murkil.com web orrialdera jo dezake. Gainera, laster beste kanpaina indar egongo da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide