Martxoko bi lagunentzako afariaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea

Belen Portalo izan da, Jokar Bitxitegian fideltasun txartelarekin egindako erosketagatik, martxoan, bi lagunentzako afaria eskuratu duen bezeroa. Hileroko zozketa honetan sartzeaz gain beste hainbat abantaila ere baditu Murkil txartelak: doakoa da, ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egitea ahalbideratzen du eta VISA izanik, edonon ordainketak egiteko erabili daiteke. Gainera, Elkarteko denda gehienetan hurrengo erosketarako deskontuak ematen ditu. Eskatu hemen: bit.ly/1ZjYIgz Bestalde, apirilaren 24ra arte, txartelaz edo diruz ordaindutako erosketa guztiak 250 €tako 4 txekeren zozketan sartuko direla gogorarazten dugu. Erosi eta Irabazi!!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide