Lierni Osa eta Maddi Gesalaga, Matx desafioan nor baino nor gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2024ko eka. 21a, 11:57

Lierni Osa eta Maddi Gesalaga harri jasotzaileek Matx desafioan parte hartu dute. Pilota hormaren aurka bota, eskuekin lurra ukitu eta pilota hartu beharko dute. Nor nagusituko da?

Matx kirol komunitate digitalak askotariko edukiak sortzen eta argitaratzen ditu astero, eta azken eduki horietako batean, Matx desafioa deiturikoan, bi kirolari zarauztarrek parte hartu dute. Lierni Osa eta Maddi Gesalaga harri jasotzaileek desafioa egin dute bien artean. Hain justu, pilota hormaren aurka bota, eskuekin lurra ukitu eta pilota hartu beharko dute. Nor nagusitu ote da erronkan?

Matx kirol proiektua otsailaren 21ean aurkeztu zuten jendaurrean, Donostiako Tabakaleran. Edukiez harago, gertuko kirolariak, kirolzaleak eta klubak batu nahi dituen egitasmoa da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide