Maiatzaren 25etik 27ra ospatuko da aurtengo Literaturia

Erabiltzailearen aurpegia Literaturia 2018ko otsailaren 10a

Aurreko urteko Literaturiaren edizioa Zarautzen

"Aingura" izango da 2018ko Literaturiaren gaia, eta, aurreko urteetan bezala, hiru lekutan ainguratuko da Literaturia: liburu-azokan, liburu-aurkezpenetan eta haurrentzako zein helduentzako emanaldietan.

Maiatzaren amaierarako dena prest izateko lanean ari da antolatzaile-taldea. Hain zuzen, astelehen honetan, hilaren 15ean, egingo dute hurrengo bilera, 19:00etan, Euskalduna tabernan. Literaturia gertutik ezagutu eta lagundu nahi duen oro ongietorria izango da. 

Hurrengo hitzordua: Otsailaren 12an, 19:00etan, Euskalduna tabernan.

Harremanetarako: literaturia.zarautzen@gmail.com

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide