1960an jaiotakoen ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia Kintoak 2025eko maiatzaren 1a

1960. urtea.

Maiatzaren 31n egingo dute ospakizuna, Santa Barbara jatetxean. Maiatzaren 16a da izena emateko azken eguna.

1960an jaiotakoek 65. urtebetetzea ospatzeko bazkaria antolatu dute maiatzaren 31rako. 13:00etan Cahi-Bachi elkartean elkartuko dira, eta 14:30ean joango dira bazkaltzera, Santa Barbara jatetxera.

Parte hartu nahi duenak 65 euro sartu behar ditu Kutxako ES23 2095 5076 40 9125378031 kontu zenbakian, edo Bizum bidalketa egin 649 34 28 21 telefono zenbakira (Eli). Maiatzaren 16a da izena emateko azken eguna. (Izen abizenak adierazi).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide