1947an jaiotako zarauztarrek, aurten 77 urte betetzen dituztenek, urriaren 19an izango dute ospakizun eguna. Hain zuzen ere, 12:45ean elkartuko dira Arralde Txiki elkartean aperitiboa egiteko, eta handik kalejiran joango dira Santa Barbara, bazkalduko duten tokira. Parte hartu nahi dutenek urriaren 14rak eman beharko dute izena Kale Nagusiko Zabalegi dendan, eta izena ematearekin batera 50 euro ordaindu beharko dituzte aperitiboaren eta bazkariaren truke.