Zarauzko Malekoia itsasoaren igoeraren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Arkamurka natura elkartea 2025eko abuztuaren 5a

Itsasoaren igoera irudikatzen duen irudia.

Otsailean Arkamurkak antolatutako hitzaldian esan gabe gelditutakoak jaso ditu artikulu honetan taldeak.

Otsailean Arkamurkak antolatutako hitzaldian ikusi genuenez, klima aldaketak areagotuko duen itsas mailaren igoeraren aurrean, Zarauzko kostaldea egoera oso zaurgarrian dago. Imanol Pildainek ez zuen denborarik izan egindako lana bere osotasunean aurkezteko, eta bereziki, malekoiari dagokionez, esan gabe gelditutakoak jasotzen ditu artikulu honek. Noski, txosten osoa irakurtzeko lotura ere txertatu dugu, gaian sakondu nahi duenarentzat.

2025eko Otsailaren 23an Arkamurka natura elkarteak Zarauzko Modelo aretoan antolatu zuen solasaldian ez zen denborarik izan proiektu honetan Zarauzko malekoirako proposatzen diren ekintza guztiak erakusteko. Lotura honetan ikus daitezke, atalez atal eta laburki, malekoi osorako orduan egindako proposamenak. Txostena ikusteko, berriz, klikatu hemen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide