Modelo zineman: La favorita (Yorgos Lanthimos)

Erabiltzailearen aurpegia Ander Ubera 2019ko mar. 20a, 22:47

Bat baino gehiago deskolokatuta utzi duen pelikula oraingoan Modelon.
XVIII. mende hasierako Ingalaterrako erreginaren palazio bizitzaren, ponpa, zekenkeria eta zikinkeria ikusgai.
Emakume arteko botere lehia.

Sarien atala lehenbailehen pasa dezagun, Oscar-etan 10 izendapen izan ditu eta hauetatik aktoresa onenari dagokiona irabazi du.
Harrigarria horrenbeste izendapen izatea; ez merezi ez dituelako, Hollywooden puritanotasuna sahiestea lortu duelako baizik.
Olivia Colman-ek merezi ote duen bere saria? Ez ditut leihakide guztien lanak ikusi baina Marisa Tomei eta Gwyneth Palthrow-en kasuetara iritsi gabe, urte askotan meritu eskasagoekin eraman izan dute etxera urrezko gizontxoa.
Hiru emakume protagonisten lana espektakularra da. Esan, egin eta pairatu behar dituzten gauzak ikusle guztientzako modukoak diren ala ez, beste kontu bat da.

Arlo honetan aipamen berezia behar du Yorgos Lanthimos zuzendari greziarrak.
Azken urteetan begiz jota dudan zuzendari honek, filme berri bakoitzarekin burua lehertarazi dit.
Aurretik lan gehiago baditu ere, "Canino" pelikularekin eman zen ezagutzera, familia baten edukazio sistema "berezia" azalduz. Ondoren, "Langosta" filmean, caché gehiago zuten Rachel Weisz eta Colin Farrell-ekin, beste gidoi harrigarri bat erdituz, eserlekuan hankaz gora utzi ninduen eta azken "El sacrificio del ciervo sagrado"-rekin berriz, begiak okertuta.
"La favotrita" hau, nolabait, bere pelikula "normalena" dela esan genezake.
Denak ikuslearentzat puntu deseroso bat dute baina hauen kalitatea eta originaltasuna ukaezina da.
Twitter-eko erabiltzaile batek hauxe ipini zion Christopher Nolan-i: "Lanthimos da Kubrick berria eta ez zu". Oraindik askotxo esatea izango da baina azkura pixkat eragingo zion.

La favorita-k transmititzen duena, neure amak laburtu zidan ondoen, esaldi bakar batean:
"Earra kiatza eon bertzun leku hoietan..."

"Sisi emperatriz" edo "El discurso del rey" moduko zerbait ikustera joan dena, eskandalizatuta irtengo zen zinetik.

ONENA: 

-Hiru aktoresa nagusiak: Olivia Colman (Hemen ezagutu dut), Rachel Weisz (Agora, El jardinero fiel, Enemigo a las puertas) eta Emma Stone (La La Land, Birdman, Crazy stupid love)
-Gidoiaren originaltasuna
-Ezohiko planoen erabilera. Batetik "Arrain begi" delako objetiboa, palazioko estantzien handitasuna eta era berean, erreginaren txikitasun eta bakardadea azpimarratzeko eta bestetik, momentu bakoitzean indarrean dagoen pertsonaiaren planu kontrapikatuak.

TXARRENA:

Pelikualk sor dezakeen aurreritziak jende asko engainatuko zuela.

BITXIKERIA:

Gero eta presentzia handiagoa duen Nicholas Hoult, oposizioko liderraren paperean. Azken "Mad Max" filmean izena hartu eta laster Tolkien-en biopic-ean protagonista eskuetan izango duena.
Armadako buruzagi, "Sherlock" telesail bikaineko detektibe protagonistaren anaia den Mark Gatiss.

"La favorita" ikusi baduzu, partekatu iritzia!


Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide