Modelo zineman: Lion (Garth Davis)

Erabiltzailearen aurpegia Ander Ubera 2017ko mar. 3a, 09:55

Lion ikusi dugu! Ospatu berri diren Oscar-etan 6 izendapen zituen filmea, pelikula onena barne, aste honetan ikusgai. Ez du bat bera ere eraman baina polita da!

Bueno, lehenik eta behin urteroko Oscar sarien katxondeoa komentatu nahiko nuke. Aurten inoiz baino katxondoagoa:

Ditxosozko sobrearen asuntua istripua izan denik ez dut sinisten. Munduko zine sari garrantzitsuenen atzean dauden presio talde, eragin itzelezko pertsonaia eta ezkutuko tratuak barne, ziur nago norbaitek erabakitako jokaldi zatarra izan dela. Zergatik? Azken hiru urteetako ikuslego beherakadagatik.
Halere, Warren Beatty konturatu eta zerbait esango zuelakoan zeudela esango nuke baina gizarajoa akojonatu, emazteari marroia pasa eta ZAPLA!

Sarien inguruan,  hona nire analisi burutsua:
 
-Filme onena Moonlight: Juaaajauajjajaaiaiiaiai... Azken urteetan komunitate beltzak egindako presioak emaitza izan du. La La Land-ek merezi zuen dudarik gabe.
 
-Zuzendari onena Damien Chazelle: Ados.
 
-Gizonezko aktore onena Casey Affleck: Juaaajauajjajaaiaiiaiai...  Aiaiai... Ben Affleck "aktorea"-ren anaia txikia gustoko dut baina filme guztian idorreria daukanaren aurpegia jartzea ez da ezer Denzel Whasington-ek Fences-en ematen duen erakustaldiarekin. Lehen hamar minututan, aurtengoa eta datozen bost urtetako Oscar-a irabazteko merituak egiten ditu. Hori da hitz jarioa! Ba horrela, bi ordutan zehar. IKUSI! 
 
-Emakumezko onena Emma Stone: Filmeetakoren bat ikustearen faltan, ados.
 
-Gizonezko sekundario onena Mahershala Ali: Juaaajauajjajaaiaiiaiai... Aiaiaiaaaaaaaijujujujuju... Moonlight eko pertsonaia onena dela onartuta ere, askoz potenteago izan zitekeen. Ez dute asko garatzen. Neuk Jeff Bridges-i emango nioke berriz!
 
-Emakumezko sekundario onena Viola Davis: Ados. Baina Nicole Kidman ere asko gustatu zait.
 
-Aipamen berezi bat: Gidoi onena Manchester By The Sea-ri eman diote. Lapurreta galanta. Langosta filmeak merezi zuen erraaaaaaaazzzz!!! Baina klaro, Giorgios Lanthimos izeneko greziar bat taularatzeak ez du glamour nahikorik itxuraz... Aspaldiko partez sofan hankaz gora utzi nauen gidoia!
 
Ehhhhh.... Berotu egin naiz eta apur bat korapilatu. Ejem...
 
LION:
 
Filmearen lehen erdia zoragarria iruditu zait. Oso era ederrean erakusten ditu indiaren handitasuna, miseria, gainpopulazioa, eta jendez inguratutako bakardadea. Miseria erakustean ez da drama errazean erortzen eta india erakustean ez ditu topiko turistikoak fokoratzen.
Bigarren erdia berriz, bazkalosteko melodramara gehiago hurbiltzen da, baina benetan gertatu izanak hotzikara ematen du.
 
ONENA:
Saroo eta Gudu anaien erlazio hunkigarria, Nicole Kidman eta musika.
 
TXARRENA:
Bigarren erdiak ez du maila mantentzen
 
BITXIKERIA:
-Saroo-ren aitaordeak Leonidasen ondoan burrukatu zuen 300 pelikula antologikoan! Auuuuhhh!
-Asko harritu nau filmeak Oscar-ik ez eramateak. Ez pelikulak ezer berezia duelako, produktoreak Weinstein anaiak direlako baizik. Oscar ehiztari apartak. Azken hamarkadan 150 izendapenetik gora eta 31 Oscar irabaziak (gehiago ez badira...). Eskandalosoena, Shakespeare Enamorado-ren urtekoa! Zenbat diru mugitu ote zen eskupean...
 
GOMENDIOAK: Filme onenera izendatutako guztien artean ez dago gomendatuko ez nukeenik, beraz, baduzue aukera.
 
Lion ikusten baduzu, partekatu iritzia!
Erlazionatuak

'Lion' filma emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2017 mar 03 Zarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide