Ez dakit nor diren baina Modelon ematen diren filmeak kudeatzen dituen jendea txalotu nahiko nuke.
Estreinatu berri diren filmeak, sarituak, izendatuak, haurrentzakoak, komertzialak,alternatiboak, nazioartekoak naiz espainiarrak hain era txukunean konbinatu eta herriari eskeintzeagatik.
Aurtengo Goya sari nagusiaren irabazlearen txanda da aste honetan.
Itxuraz J.A. Bayonaren karrera bideratuta dagoela ikusi dute akademikoek eta beste norbaiti bultzada ematea erabaki dute.
Hasieran ohizko jelosia eta mendeku istorioa dirudi baina pixkana pixkanaka gidoiak mamia baduela erakusten du. Bestalde, hasieran urduri samar jarri nau kamera sorbaldan eramate horrek baina laister ahaztu zait, horretxek ematen bait dio errelismoa egoerei.
Errepartoa ere zoragarri dago, den denak oso maila altuan mantentzen dute filmea.
Zuzendari berrien lehen filmeetan ohizkoa den baliabide falta, bere alde jartzen du Arévalok gertakarien gertutasuna transmititzeko.
Oringoz zuzendari haundiengandik urrun badago ere, erreferentziak badituela nabari da filmean eta oso eszena aipagarriak lortzen ditu. Esaterako:
ONENA:
-Lehen auto jazarpenaren estiloa eta kotxe barneko kamararen mugimendu flipantea. Paul Greengras-en Jason Bourne-n filmeen atzera.
-Kamera, De La Torreren kokotean, hari taberna barrura jarraika eta behin barruan pertsonai batetik bestera mugituz. Oso Michael Mann. "El Dilema", "Heat" edo "Ali" (Portzierto, idolo!)
-Gizon arrunt bat, eskopetaz, baserri moduko batean, muturreko indarkeria egoera batean. Sam Peckimpah-ren "Perros de paja"? (Portzierto, Peckimpah, idolo2)
-Gimnasioko eszena. Nicholas Winding Refn-en "Drive"?
-Bi protagonisten logelako enkuadrea. Elkarri bizkarra emanda, bat eserita, bestea etzanda eta azken honen isla ispiluan. Txapo!
-Erreparto osoa.
TXARRENA :
Agian Antonio De la Torre paper mota honetan enkasillatzen ari zaigu...
GOMENDIOAK:
Aipatutakoez aparte, Antonio De La Torre eta Raúl Arévalo dituen "Gordos" pelikula gomendatuko nizueke.
Tarde para la ira ikusten baduzu, partekatu iritzia!