Kritikak ez du filme honen inguruan aipamen berezirik egin. Itxuraz, ikuspuntu desberdinez apaindutako intriga istorio arrunta omen bait da.
Neuk filmea ikusi gabe, aukera bat emango nioke, azken urteetako aktoresa berri interesgarrienetako bat protagonista duelako. Emily Blunt.
Tom Cruise-kin Al filo del mañana blockbusterrean eta batez ere iaz, Sicario filme sarituan parte hartu ondoren, punta puntan ibiliko zen aktoresa zirudien arren, badirudi beste batzuek aurrea hartu diotela. Esaterako, Felicity Jones (La teoría del todo, Un monstruo viene a verme...), Emma Stone (Criadas y señoras, Birdman...), Amy Adams (Adi, datorrean astean estreinatuko den La llegada-ri), Jennifer Lawrence (Winter's bone, Los juegos del hambre...) eta nire gustokoena den Alicia Vikander-ek (La chica danesa, Ex-machina...)
Ikusiko dugu hurrengo lanekin (Mary Poppins Returns...) berriz ere aurrea hartzen duen. Ni behintzat ez nau harrapatuko proiektu horrekin! Mary Poppins Returns! Aitaren ta semiaren...
GOMENDIOAK :
Halabeaharrezko lekukodun filme bat aukeratzekotan. Hitchcock-en La ventana indiscreta -1954-
Tate Taylor: Bere lanetako bakarra ikusi dut. Criadas y señoras -2011-. Polita.
Emily Blunt: Protagonista ez den arren, Looper -2012- Azken urteetako zintzia fikzio interesgarrienetakoa.
BITXIKERIA:
Pelikularen errepartoari begira, Lisa Kudrow ageri dela ikusi dut. Friends telesail ospetsuko Phoebe.
La chica del tren ikusten baduzu, partekatu iritzia!