Modelo zineman: Un monstruo viene a verme (J.A. Bayona)

Erabiltzailearen aurpegia Ander Ubera 2016ko aza. 4a, 13:10

El Orfanato eta Lo Imposible-ren ondoren, J.A. Bayonaren azken filma ikusgai izango da asteburu honetan Modelo zineman. Merezi du, baina Kleenex mordo bat eraman ahaztu gabe!

Behingoagatik, aurrez ikusi dudan filme bati buruz hitzegiteko moduan aurkitzen naiz baina ez dut sekreturik kontatzeko intentziorik, lasai.

Itxuraz filmearen promozioa ikaragarria izan da telebistan. Zorionez edo zoritxarrez, aspaldian ez dut telebista gehiegi ikusteko aukerarik eta neuk ez dut nabaritu, baina Mediaset-ek Lo Imposible-rekin egindako publizitatea gogoratuz, ziur antzeko zerbait izan dela.

Egia da horrelako bultzada izateak jendea zinera ikaragarri erakartzen duela baina ez nioke arrazoi honengatik filmeari meriturik kendu nahi.

Azken zatia agian gehiegizko dramaz kargatzen duten arren, pelikula ederra. Kalitate tekniko ukaezina, istorio simplea baina oso ongi eramana eta erremate borobila. Hori bai, bihotz biguna baduzue, eraman 12 paketeko kleenex zorroa (Eroskin 1,36 €)

Neu zinean konpostura gordetzen saiatu nintzen. Tarteka eztula egin, gero mukiei tiratzeko aitzakia izateko eta era berean, hauek kentzeko aitzakiaz mukizapia atera eta begiak lehortuz. Autokontrol ariketa beldurgarria. (Atzean emakume bat zotinka entzuteak ez zidan gehiegi lagundu. Etxean ikusi zain egongo banintz berriz, azpiko bizilagunari itokinak konpondu behar...)

Aktore(s)ak primeran daude (bai hemen ere Felicity Jones agertzen da...), baita zuzendaria ere baina hortik, kritikari batzuk ari diren bezala, Spielberg-ekin alderatzera, tarte haundi xamarra dagoela iruditzen zait.

Ez nuke gehiegi luzatu nahi baina halako komentarioek berotu egiten naute.

Hemendik 20 urtera, Bayonak lanean jarraitzen badu, eta maila mantendu bakarrik ez baizik eta gauza berritzaileak egiten baditu, orduan, eta orduan soilik, hasi gintezke Spielberg-ekin alderaketa posible batetaz hitzegiten. Eta gehiago esango dut ( "berotu ite nauk, sooos!!"): Spielberg ez dute behar adina baloratzen. Hiltzen den egunean. kritikari satelite hauetako batek bere filmeen errepasoa egingo du (noski erdiak ikusi gabe izango ditu) eta filme txarrenak ere izugarrizko maila duela deskubrituko du. Gainera, Bayona, bere filmeen maila teknikoaz beste gabezia batzuk (gidoia) tapatzen iaioa ez ote den susmatzen hasia naiz...Laburbilduz, batzuk "flipatu" iten dutela, alegia.

Total... Ah bai, Un monstruo viene a verme. ONA!

GOMENDIOAK:

J.A. Bayona: Lo Imposible -2012- Teknikoki ezinezkoa zirudiena egin zuelako

Sigourney Weaber: Alien: El octavo pasajero -1979- (Beldurrezko maisulana)

                            Aliens: El regreso -1986- (Akziozko maisulana)

                            Gorilas en la niebla -1988- (Bere bizitzako papeloia)

                            Héros fuera de órbita -1999- (Nahiko barre egin arazi zidan txorakeri dibertigarria)

BITXIKERIA:

Izenburuko munstroaren ahotsa, Liam Neeson-ena da bertsio originalean. Datu baliagarria izan daiteke amaiera behar bezala ulertzeko.

 

Un monstruo viene a verme ikusten baduzu, partekatu iritzia!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide