Zertaz doan jakiteko trailerra nahikoa duzue eta ez naiz luzatuko. Francisco Paesa agente sekretuaren nondik norakoak. ETA ren aurkako operazioak, GAL-arekin erlazioa eta dirutza famatu hura lapurtzeko Roldani eskeinitako laguntza. Diotenez kalitatezko filmea baina agian datu gehiegi azaldu nahi izteagatik nahasi xamarra.
Beste ildo batetik luzatuko naiz. (Kontuz txapa dator eta!):
Eduard Fernandez.
Sarritan esan ohi dugu zeinen onak diren Bardem, Tosar, Norton, Pacino, De Niro etab. Baina jaso dituzten sari gehienak, oso ezaugarri nabarmenak zituzten pertsonaiengatik izan dira. Elbarriak, homosexualak, hiltzaileak, adimen urritasuna dutenak, itxu edo hitz totelak, etab.
Guzti hauek antzeztea oso zaila da baina guztiek oso ezaugarri bereizgarriak dituzte eta antzezleak argi eta garbi daki zeri heldu behar dion.
Eduard Fernandez-ek ordea, inork baino hobeto egiten du existitzen den paperik zailena: Tipo arruntarena.
Aktore honen naturaltasun eta sinesgarritasuna txundigarria da. Behin baiño gehiagotan aho zabalik utzi nau eta nire harridurarako, inoiz ez da izartzat hartua izan. Hori bai, "secundario de lujo" esaeraren definizio berbera da.
GOMENDIOAK :
Alberto Rodríguez: La isla mínima - 2014-
Eduard Fernandez: Una pistola en cada mano -2012- (papel laburra baina hunkigarria)
Trailer-a ikusi ondoren badu "El Topo (Tomas Alfredson) -2011-" filmearen usaina. Espioitza istorioak gustoko badituzue:
1: "Smiley" agentea protagonista duten John Le Carré-ren elaberriak ("El topo" barne)
2: Alec Guiness-ek protagonizatutako BBC ren egokitzapenak, telesail formatuan.
3: Aipatutako "El Topo" filmea. Gary Oldman-ekin.
BITXIKERIA:
1957 ko Lon Chaney aktoreari buruzko filme bat aurkitu dut izenburu berberarekin.
El hombre de las mil caras ikusten baduzu, partekatu iritzia!
Oharra: Zikoinak filmea ere bada Modelo zineman baina ez dut erreferentziarik ezagutzen. Pixar-en maixulan horietako bat ez dela behintzat, argi izan.