Photomuseum-ean: Singin´in the rain (Stanley Donen/Gene Kelly) -1952-

Erabiltzailearen aurpegia Ander Ubera 2016ko urr. 27a, 22:41

Bihar ostirala, arratsaldeko 18:00 tan, zine klasikoa doan.

Zinez betetako astea oraingo hau, bai jauna!

Pasa diren astelehen, astearte eta asteazkean "Fiesta del cine" delakoa (bi pelikula ikusi ditut, ea kontatzen dizkizuedan...), gaur Modelon zine klub-a (Elle), bihar Photomuseumean Cantando bajo la lluvia eta asteburuan, oker ez banabil, El hombre de las mil caras, Modelon.

Zarauzko Hitzaren tweet batek eman dit oraintxe Photomuseumeko emanaldiaren berri.

Askok pentsatuko duzuena momentu honetan:

"-Cantando bajo la lluvia, ufaaaa... uain dala milla urteko pelikula, ufaaaaaa... ta gaña musikala...ufaaa, ufaaaa... ¡Qué pereza!"

Horixe bera pentsatu nuen nik ere, duela urte mordo bat ikusi nuen arte.

Gorroto ditut musikalak. Ez dut sekula ulertu zergatik hasten den jendea abesten eta dantzan arrazoirik gabe. Adorea bildu, filmea ikusi eta kasu honetan justifikatua zegoela deskubritu nuen!!

Zinea, zinearen barnean, egoera barregarriak (aktoresa gorrotagarriaren ahotsa) eta filmea ikusita izan ala ez, guztiok buruz dakigun melodia.

Musikalei beldurra badiezue, hauxe pelikula terapeutikoa. OSO ONA (eta doan...)

Cantando bajo la lluvia ikusi baduzu, partekatu iritzia!

 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide