GURE ZERBITZUAK
- Optometria unitatea: Gure pazienteen begi-osasuna eta tratamendu eraginkorrak eskaintzeko helburuarekin, azterketa sakonak egiten ditugu. Horretarako, kalitate handiko produktuak erabiltzen ditugu. Honi esker, begi lehorra, blefaritisa... bezalako arazoak konpondu edo/eta sintomak arindu ahal izaten ditugu.
- Ikusmen terapia unitatea: Ikusmen terapian espezializatutako optometristen bidez, ikaskuntza zailtasunak, estrabismoak, ambliopiak (begi alferra), begi mugimenduen zailtasunak... tratatzen ditugu.
Txikienentzako ikusmen, terapia, eta baita helduentzat ere, ikusmen terapia saio bidez, irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.
- Kontaktologia unitatea: Mota guztietako ukipen lenteak lantzen ditugu eta miopiaren hazkundea kontrolatzeko asmoarekin, garrantzi handia ematen diogu ortokeratologia tratamenduari.
- Audiologia unitatea: Azterketa sakonak eginez, gure pazienteen entzumen osasuna zaintzen dugu. Behar izanez gero eta bizitza kalitatea hobetzeko helburuarekin, azken belaunaldiko entzumen aparatuak eta bainu/soinu tapoiak bezalako irtenbide berritzaileak eskaintzen ditugu.
- Miopiaren kontrol unitatea: BIOMETRO bati esker, miopiaren progresioa aztertzen dugu. Makinaria honen bidez, begiaren luzera axiala zehaztasunez neurtzeko aukera ematen digu eta lortutako emaitzen arabera, paziente bakoitzaren beharretara egokitutako tratamendu espezifiko bat eskaintzen dugu.