IZAR OPTIKA: 30 URTETIK GORAKO ESPERIENTZIA
Arantxa eta Beatriz gara, zerbitzurik onena eman, eta gure bezeroei nahiz pazienteei irtenbiderik eguneratuenak eskaintzen dizkiegu.
Optiko optometristak gara, eta, beraz, ikusmena zaintzen dugu; ikusmenaren graduazioak egiten ditugu, eta kasu bakoitzerako irtenbiderik onena bilatu. Zerbitzu eskaintza zabala dugu gurean, hala nola erretinografia, topografia eta begiko tentsioa hartzea.
Hori gutxi ez balitz, tailer bat ere badugu, lenteak muntatzeko eta konpontzeko, besteak beste.
Eta nola ez, mota askotako armazoiak, eguzkitako betaurrekoak, ukipen lenteak, osagarriak eta abar aurki ditzakezu gure dendan.
Izar Optika gara, eta Salegi Kaleko 1. zenbakian aurkituko gaituzu, baita gure sare sozialetan @izaroptika erabiltzailearekin ere!