Berriro itxi dute Aia eta Zarautz arteko errepidea

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 9a, 13:36

Zuhaitza erorita Lukuneko sarrera parean. (Utzitakoa)

Haizea arazoak sortzen ari da gaur Aia aldean. Goizaldean zuhaitz bat erori da Aiatik Zarautzerako bidean, herrigunetik bi kilometrora, eta ordu batzuez itxita egon da errepidea. Goizean bertan zabaldu egin dute, baina eguerdian bigarren zuhaitz bat erori da errepidera, Lukuneko sarrera parean.

Azken orduetan izandako haize bortitzak zuhaitz bat bota du goizean Aia eta Zarautz arteko errepidera, eta eguerdian, bigarren batek oztopatu du errepide bera.

Goizaldeko erorketa Aiako herrigunetik bi kilometrora gertatu da, eta Lurraldebusen UK08 Zarautz>Aia>Orio linea etenarazi du, nahiz eta 10:30 alderako berriro martxan jarri duten.

Eguerdi partean, ordea, bigarren zuhaitz bat erori da errepide berean, Lukuneko sarrera parean, eta momentu honetan itxita dago errepidea.

Santio Errekako semaforoa ez dabil

Bestalde, jakinarazi dute Santio Erreka auzoko semaforoa ez dabilela auzoan argindarrarekin duten arazo batengatik. Semaforoa konpondu arte, ertzainek bideratuko dute trafikoa.

Horregatik, inguru horretan kontuz gidatzeko eskatu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide