Berezitasunez beterik datoz sanpelaioak

Julene Sorarrain 2024ko eka. 22a, 09:00

Galeperra Elkartea batu da aurten helduen danborradara. Pelaio Pelaio ereserkiaren mendeurrena ospatuko dute eta Iosu Isasti zuzendariak abestiaren moldaketa berezia aurkeztuko du. 

San Pelaio jaiak gainean dira eta udalak aste honetan aurkeztu du aurtengo egitaraua Lege Zaharren enparantzan, haurren eta helduen danborradetako ordezkariekin eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkarteko kideekin batera. "Lagunekin batu eta Iñurritzako kalejirez, erromeriez eta danborradaz gozatzeko eta kioskoari bueltak ematen hasteko gogoz gaude. Zarauzko Udalaren esker ona adierazi nahi dizuet, festen antolaketan parte hartzen duzuen lagun danoi", aurreratu du Xabier Txurruka alkateak.

Aurtengo banderaren igoera gonbidatu "bereziek" egingo dutela azaldu du alkateak, Zarauzko kale garbiketa zerbitzuko kideek hain zuzen. "Ez dira inoiz programan agertzen, baina beti daude hor lanean, gure herriko kale eta plazak egunero garbi mantentzeko, baina batez ere festen biharamunean", azpimarratu du Txurrukak.

Helduen danborradara elkarte berri bat batu da aurten, Galeperra Elkartea, hain zuzen. Aurten Karmele Alberdiri emango diote makila, danborradari emandako laguntza eskertzeko. Zapien banaketa ekainaren 25ean egingo dute; aurten 3.000 zapi berri banatuko dituzte. Turismo bulegoan jaso ahalko dira San Pelaio bezperan.

Pelaio Pelaio ereserkiaren mendeurrena

Pelaio Pelaio ereserkia idatzi zeneteik 100 urte igaro dira, izan ere, Joxe Mari Azkue euskal idazleak ereserkia 1924. urtean idatzi zuen eta hau ospatzeko, Zarauzko Abesbatzak Pelaio Pelaio abestuko du, Iosu Isastik, Zarauzko Musika Bandako zuzendariak egindako moldaketa bereziarekin.

EGITARAUA

Ekainak 25, asteartea, San Pelaio bezpera

  • 12:00. Suziriak eta txupinazoa Udaletxeko balkoian. Alkateak Makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari.
  • Ondoren, kalejira erraldoi eta buruhandiekin, Igandea txarangaren eskutik.
  • 18:30. Poteo girotua Igandea txarangarekin, Iñurritzan.
  • 18:30. Haurren XLIV. Agerraldia (Haur Kultur Taldeak antolatuta) Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta. Irteera: Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik.
  • 20:00. Lege Zaharren enparantzan talde guztiak elkartu eta elkarrekin joko dute.
  • 21:30. DJ Ismederren saioa Lege Zaharren enparantzan.
  • 23:15. Helduen danborrada herriko elkarteek antolatuta.
  • 23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Karmele Alberdiri, Lege Zaharren enparantzan.
  • 00:00. Bandera igoera, txupinazoa eta Pelaioren ereserkia, Zarauzko Musika Bandak jota, Lege Zaharren enparantzan.
  • Aldi berean, alkohol kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko kanpaina Sasoia S.L.-ren eskutik (Eusko Jaurlaritzak babestutako ekimena), malekoian.
  • Ondoren, DJ Ismederren saioa Lege Zaharren enparantzan.
  • 00:00. Bandera igoera eta txupinazoa Iñurritzako zelaian.
  • Ondoren, Erromeria Bide Batez taldearekin, Iñurritzako zelaian.
  • 00:15-02:00. Puntu Morea Musika Plazan. Eraso matxistarik gabeko egunak eta gauak. Laguntza edota informazioa behar dutenentzako.
  • 00:15. Kresala taldearen emanaldia Musika Plazan.
  • Aldi berean, danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da.

*Tren zerbitzu berezia, 25 eta 26ko gauetan

Ekainak 26, asteazkena, San Pelaio eguna

  • 09:00. Diana Trikitilari eta dultzaineroekin.
  • Aldi berean, Goiz eresia txistulariekin Iñurritzan.
  • 11:00. Meza nagusia San Pelaio ermitan.
  • 11:30. Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko VI. Topaketa. Bidasoako erraldoiak, Buztintxuri erraldoi eta buruhandien konpartsa, Zarauzko erraldoi eta buruhandien elkartea eta Dultzaineroak.
  • 12:00. Topaketan parte hartzen duten erraldoi eta buruhandien kalejira.
  • 12:30. Aurreskua Iñurritzako gazteek eskainia, zelaian.
  • 13:00. Zarauzko Musika Bandaren kontzertua, Merkatu plazako lehen solairuan. Egitaraua: Deva (Pablo Sorozabal), Liberation Fanfare (André Waignein), Mar i Bel (Ferrer Ferran), Flashing Winds (Jan Van der Roost), Iru Damatxo (E. Garcia) eta Os Passaros do Brasil (Kees Vlak).
  • 17:30. Kalejira Ustekabe txaranga, Zarautz'trik trikitilariak eta Lizarrako dultzaineroekin, Musika Plazatik Iñurritzara.
  • 18:00. Erromeria Erromeria.eus taldearekin, Iñurritzako zelaian.
  • 20:00. Larrain-Dantza herrikoia Lizarrako dultzaineroekin, Iñurritzako zelaian.
  • 20:30. Kalejira, Musika Plazara itzulera.
  • 22:00-00:00. Puntu Morea Musika Plazan. Eraso matxistarik gabeko egunak eta gauak. Laguntza edota informazioa behar dutenentzako.
  • 22:30. Dantzaldia Akerbeltz taldearekin, Musika Plazan.
  • Aldi berean, erromeria Izer eta Alabierrekin Iñurritzan.
  • 00:00-03:00. Arriskuen murrizketarako Testing zerbitzua, drogei buruzko informazio eta analisi zerbitzua, Ai Laket! Elkartearen eskutik. (Eusko Jaurlaritzak babestutako ekimena).

*Tren zerbitzu berezia, 25 eta 26ko gauetan

Ekainak 27, osteguna, San Pelaio bigarren: haur eta gazteen eguna

  • 05:30. Iñurritza Elkartearen baratxuri-zopa, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia.
  • 06:00. Oilasko biltzearen hasiera.
  • 11:00-14:00. Haurrentzako egurrezko jolasak, Frontoi Txikin (Euria ari badu, Gaztelekuan).
  • 12:00. Erraldoi txikien kalejira Imuntzo Trikitilari Eskolako trikitilariekin, Lege Zaharren enparantzatik hasita.
  • 13:30. Oilasko biltzearen amaiera, Iñurritzako zelaian.
  • 17:00. 12 urtetik gorakoentzako gunea: puzgarriak, estanpazio tailerra eta ginkana Haize-Orratz Gaztelekuaren eskutik, Iñurritzan.
  • 17:30. Kalejira Sugarri txaranga eta Zarautz Trik taldearekin, buruhandi eta erraldoiek lagunduta. Musika plazatik Iñurritzara.
  • Ondoren, haur parkea, Iñurritzan eta apar festa, frontoian.
  • 18:30. Erromeria Gauargi taldearekin, Iñurritzan.
  • 20:30. Kalejira Musika Plazara itzulera.
  • 22:00. Disko festa Oihan Vegarekin, Musika plazan.
  • 22:30. Bertso Jaialdia Iñurritzako zelaian. Bertsolariak: Jone Uria, Andoni Egaña, Markel Eizagirre, Joanes Illarregi, Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Ion Zaldua.
  • Ondoren, erromeria Bat-bitan taldearekin, Iñurritzan.

Ekainak 28, ostirala

  • 09:00. Goiz eresia txistulariekin, Iñurritzan.
  • 11:00. Meza nagusia, San Pelaioko ermitan.
  • Ondoren, hamaiketakoa Iñurritzako Jubilatuen Elkartean auzoko jubilatuentzat, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia.
  • 11:30. Haur jolasak, Iñurritzako zelaian.
  • 14:00. Gibel-jana Iñurritzan oilasko biltzean parte hartu dutenentzat.
  • 19:00. Herri kirolak Joseba Ostolaza Harri eskolarekin, Iñurritzan.
  • 20:00. Parrillada.
  • 22:00. Kontzertuak: GZR, Alarma Morea eta Fan&Go, Iñurritzako zelaian.
  • 00:00. Banderaren beheratzea eta festen amaierako txupinazoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide