Prest dute Elkanon sanpedroetako egitaraua

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 11a, 11:30

Elkanoko sanpedroak. (Artxiboa)

Askotariko ekintzak antolatu dituzte auzoan, hala nola tortilla txapelketa, idi demak, umeentzako jolasak eta mezak. Dagoeneko eskuragarri daude auzo afarirako txartelak Gazteategin. Elkartean, berriz, hilaren 16an eta 23an salduko dituzte.

Prest dute Elkano auzoan sanpedroetako egitaraua. Ekainaren 28tik hasita, festetan murgilduko dira auzo horretan igandera bitartean, eta hainbat ekintza antolatu dituzte, hala nola mezak, herri kirol txapelketak, idi demak eta umeentzako ekintzak. 

Ostiral arratsaldean emango diote hasiera festari, 17:00etan botako duten txupinazoarekin. Jarraian, ume jolasak eta Alain Zulaika mago ibiltaria izango dira auzoan. Iluntzean, aldiz, parrilladak eta Dj Olberrek girotuko dute auzoa. Larunbatean, San Pedro egunez, berriro botako dute txupinazoa 8:00etan, eta 11:00etan meza nagusia egingo dute auzoan. Gero, tortilla lehiaketa eta pintxo banaketa izango da, trikitilariekin eta pilota partiduarekin batera. 21:00etan, eguna amaitzeko, auzo afaria eta erromeria egingo dituzte. Txartelak dagoeneko eskuragarri daude Gazteategin. Elkartean, berriz, hilaren 16an eta 23an salduko dituzte.

Igandean, ospakizuna egingo dute elizan 11:00 aldera, eta ondoren Gipuzkoako Kintopeko Harri-jasotze Txapelketa jokatuko dute Jon Agirrek, Imanol Royo Lartain-ek eta Aratz Zubeldiak. Egunarekin amaitzeko, idi demak izango dira 18:00etan Etxetxo, Matxain eta Etxaber Palaziorekin.

Ekainak 28

17:00. Txupinazo, suziri eta kanpaiak jaiei hasiera emateko

17:30. Ume jolasak

Gero, Alain Zulaika mago ibiltaria

20:00. Parrillada frontoian

Gero, Dj Olber auzoan

Ekainak 29

08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin

11:00. Meza nagusia

Gero, tortilla lehiaketa eta pintxo banaketa, Amets eta Oihane Etxaide trikitilariak eta pilota partidua: Eizmendi eta Ostolaza Arrite eta Ziotza pilotarien aurka

21:00. Auzo afaria eta erromeria Ostolaza eta Larrañagarekin. Txartelak dagoeneko eskuragarri Gazteategin. Elkartean hilaren 16an eta 23an salduko dituzte

Ekainak 30

11:00. Ospakizuna elizan

Gero, Gipuzkoako Kintopeko Harri-jasotze Txapelketa jokatuko dute Jon Agirrek, Imanol Royo Lartain-ek eta Aratz Zubeldiak 

18:00. Idi demak Etxetxo, Matxain eta Etxaber Palaziorekin

20:00. Erromeria Laja eta  Narbaizarekin

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide