A30 greba feminista orokorra

"Zilegi iruditzen zaigu greba egun batean auzi beraren inguruko hainbat proposamen plazaratzea"

Urtzi Oteiza eta Aitziber Arzallus 2023ko aza. 21a, 11:22

Azaroaren 30ean greba orokorra egiteko deia egin du Itaiak ere, baina ez dator bat Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintzarako eskubide kolektiboaren inguruan egindako proposamenarekin, eta "ezta greba egunari eman dion zentzuarekin ere". Horregatik, aldarrikapen propioak plazaratuko eta mobilizazio propioak antolatuko ditu Itaiak.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak, zaintzarako eskubide kolektiboa aldarri hartuta, greba feminista orokorrera dei egin du azaroaren 30erako. Itaiak ere egun horretan bertan greba egitera deitu ditu emakume langileak, baina beste aldarrikapen batzuen bueltan egingo ditu mobilizazioak. Hain zuzen ere, Kalitatezko bizi eta lan baldintza duinak guztiontzat da aukeratu duen leloa, eta besteak beste, lan guztiei aitortza soziala bera egitea eta zaintza lanak sozializatzea aldarrikatuko ditu. Eider Agirre (Azpeitia, 1996) eta Nora Ganzarain (Azpeitia, 2001) Urola Erdiko Itaiako kideek azaldu dituzte grebara dei egiteko antolakunde sozialistaren arrazoiak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide