Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Igandean Espainiako Gorteetarako hauteskunde gaua jarraitzeko aukera izango da atari honetan

Erredakzioa 2023ko uzt. 20a, 08:01

Botoak kontatzen maiatzeko udal hauteskundeetan.

Herritarrak boza ematera deituta daude igandean Espainiako Kongresua eta Senatua berritzeko, eta 21:00etatik aurrera, Kongresuko emaitzak ikusteko aukera izango da atari honetan, grafikoez lagunduta.

Igande honetan, uztailak 23, Espainiako Gorteetarako bozak izango dira Hego Euskal Herrian, Kongresua eta Senatua berritzeko. Ohi bezala, herritarrek botoa emateko aukera izango dute 09:00etatik 20:00etara, eta ordu horretatik aurrera hasiko dira jakiten herriz herriko emaitzak. Atari honek gertutik jarraituko du hauteskunde gaua, eta 21:00etatik aurrera hasiko da unean uneko emaitzak eskaintzen, grafiko eta bestelako irudiez osatuta.

2019ko apirilean egin ziren Espainiako Gorteetarako aurreko hauteskundeak, eta ondoren urte hartako azaroan, eta ordukoan, Kongresurako boto gehien EAJk eskuratu zuen Urola Kostan bi aldietan, 16.705 (%39,33) eta 15.983 (%39,99). EH Bildu izan zen bigarren bozkatuena, 13.581 eta 13.823 botorekin (%31,98 eta %34,5). Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk, hurrenez hurren, botoen %12 eta %10 eskuratu zituzten apirilean, eta %10,37 eta %9,92 azaroan. Hemen ikus daitezke orduko emaitzak, bai eskualde mailakoak, bai herriz herrikoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide