Xanti Iruretagoienaren argazkiak digitalizatu egin ditu udalak, eta eskuragarri daude argazkien artxiboan

Andrea Zipitria 2023ko apirilaren 13a

Egile-eskubideak lagatzeko hitzarmena sinatu zuten Xanti Iruretagoienak eta udalak, 2019an. Horiek guztiak katalogatu eta digitalizatu egin ditu udalak, eta herritarren eskuragarri jarri ditu 1976tik aurrerako argazkiak.

Egile-eskubideak lagatzeko hitzarmena sinatu zuen Xanti Iruretagoienak eta Zarauzko Udalak, 2019an. Dohaintzan 100 argazki album inguru eman zizkion udalari orduan, 1976tik aurrerako argazkiekin "artxibo hori zaintzea eta zabaltzea" helburu hartuta. Hala, orain digitalizatu eta katalogatu egin ditu instituzioak, eta udal argazki artxiboan sartu ditu.

Hainbat eratako argazkiak dira: estudioko argazki eta erreportajeak; kirol-lehiaketak; uholdeak; azpiegiturak; omenaldiak; inaugurazioak eta ikuskizunak; kultur-ekintzak edota festak.

Ondare hori "oso balio handikoa da" herriko ohiturak eta desagertutako ondarea ezagutzeko. Hiru urte behar izan dituzte argazkiak digitalizatu eta katalogatzeko; azken zatiaren lanak orain gutxi amaitu dituzte, eta eduki osoa jarri dute orain herritarren eskuragarri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide