Kostako ekaitzen kalteak neurtzeko azterketa zientifiko bat abiatu dute

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 23a

2014ko otsaileko denboraleak eragindako kalteak errepidean (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

2020 arteko proiektua da Marea, eta Euskal Herriko zazpi herritan egingo dute ikerketa; horietako bat Zarautz izango da.

Azken urteetan, ekaitz ugari izan dira Euskal Herriko kostaldean, eta desmasia ekonomikoak milioi eurotan zenbatzen dira aldi oro ukituak diren herri eta lurraldeetan. Aditu gehienen arabera, tenpestak ez dira murriztuz joango hurrengo urteetan, aldrebes, klima aldaketak kezkak ugaritzen ditu. Beldurrari erantzuteko, eta, bereziki, botere publikoei ahal bezainbeste tresna eta datu zientifiko esku artean uzteko, Marea proiektua abiatu dute Biarritzen (Lapurdi). Horri lotuta, azterketa zientifikoak egingo dituzte Euskal Herriko itsasbazterreko zazpi herritan: Angelun, Bidarten, Donibane Lohizunen, Donostian, Zarautzen eta Bermeon.

Albistea osorik irakurtzeko: Berria.eus

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide