Eguraldia goibela eta itsasoa zakar

Zarauzko hitza 2016ko abenduaren 22a

Hodeiak nagusi eta tarteka euria egun osoan. Oro har, giro goibela egingo du. Hego-mendebaldetik joko du haizeak, zertxobait epelduz; 14 gradutara iritsi daiteke termometroa.

Itsasoak zakar jarraitzen du, olatu handiekin; hau da, 2,5 metrokoak ere altxatuko ditu. Itsasgora 11:27an izango da eta itsasbehera 17:43an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide