Gazte Gabonak antolatu ditu Haize-Orratz gaztelekuak

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 5a

Gabonetako oporretan gozatzeko hainbat aukera eskainiko die herriko gazteei.

Izen ematerik eskatzen ez duten ekintzen artean, bi nabarmendu dituzte: bata, abenduaren 30ean ospatuko duten Kutrilloia, urte amaierako galaren parodia gisa, eta, bestea, urtarrilaren 7ko Gabonetako Nerabeen Gunea, ggaztelekuko frontoian, hainbat ekintzekin.

Horiez gain, hiru irteera antolatu dituzte aurreko urteetako arrakasta ikusita: abenduaren 27an, Bilboko Gabonetako parkera, 12-17 urte bitartekoentzat; abenduaren 29an, paintball-era irteera, 14 urtetik gorakoentzat; eta abenduaren 3an eta 4ean Askizuko aterpetxera gaua pasatzera, 12-17 urte bitarteko gazteentzat.

Irteeretan izena emateko epe zabalik dago, eta abenduaren 15a arte egongo da horretarako aukera, Gaztelekuko informazio bulegoan; astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide