III. Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldia

Amaia Hernandez: «Teknologia berriekin, protesiak nola sortzen diren azalduko dut»

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016ko aza. 3a, 10:40


Zein da zure espezializazioa?

Ingeniaritza Biomedikoko gradua egin nuenTecnumen, eta Erasmus programarekin, Trondheimen (Norvegia) izan nintzen. Gradua amaitu ondoren, Ingeniaritza Biomedikoko masterra hasi nintzen egiten unibertsitate berean. Lehenbiziko ikasturtea Donostian egin nuen eta bigarrengo urtean Ottawara (Kanada) joateko aukera suertatu zitzaidan, masterraren amaierako lana egitera. The Ottawa Hospital Rehabilitation Centren egin nuen lan hori.

Zein proiektu landu duzu?
Landutako proiektuen artean, fotogrametria erabiliz, pertsonen gorputz atalak hiru dimentsiotan berreraikitzen dituen eskaner bat sortu genuen, protesi eta ortesiak modu azkarrago batean sortzeko helburuarekin. Egitura oktogonal batean banatuta, 60 Rapberry Pi kameraz dago osatuta eskaner hori. Kamera guztiak ordenagailu batera daude konektatuta, eta horri esker, argazki guztiak aldi berean ateratzeko aukera eskaintzen du. Modu horretan, pertsona baten gorputz atala 0,1 segundoan eskaneatzen da.
Argazkiak atera ondoren, software baten bitartez, hiru dimentsiotan berreraikitzen dute gorputz atal hori, gerora, protesi eta ortesiak egiteko alternatiba azkarragoa eskainiz.

Hori azalduko al duzu gaur?
Bai, teknologia berriak erabiliz, protesi eta ortesiak nola sor daitezkeen azalduko dut. Horretarako, eskanerraren deskribapen bat egingo dut lehenbizi, eta ondoren, lortutako emaitzak azalduko ditut.

Erlazionatuak

Zientziaz bustitzeko ordua

Zarauzko Hitza 2016 aza 03 Zarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide