11:00etan puntuan abiatu dute Donostiako Estropadako emakumezkoen lehen txanda. Bertan eskualdeko taldeek parte hartu ez badute ere, Getaria-Zarautz traineruko kideek adi-adi jarraitu dute Cabok txanda horretan egindako lana, bi traineruen artean laugarren postua lortzeko lehia estua egongo zela jakin bazekiten eta. Cabok nagusitasunez irabazi du lehen txanda 11:12,75 denbora eginda, eta Getaria-Zarautz traineruak ohorezko txandan ezin izan du galiziarrek egindako denbora hobetu. Hasieratik, txandako hiru faboritoak aurre hartu diete, eta Getaria-Zarautzek erlojuaren aurkako estropada jokatu behar izan du. Ziabogan esaterako San Juanek 20 segunduko aldea atera dio Getaria-Zarautzi (11:24,08) eta ia 40 segundu beranduago helmugaratu da eskualdeko taldea. Bigarren jardunaldiko sailkapenean seigarren postuan sailkatu da Getaria-Zarautz, eta bi asteburuetako denborak kontutan hartuta bosgarren izan da sailkapen nagusian.
Gaurko estropada Hibaikak irabazi du, baina bi asteburuetako denborak kontutan hartuta Kontxako Bandera San Juanera joan da.
SAILKAPEN NAGUSIA (Bi estropadak kontutan hartuta)
1.- San Juan 21:25,24
2.- Hibaika 21:26,68
3.- Orio 21:38,82
4.- Cabo 22:24,52
5.- Getaria-Zarautz 22:29,52
6.- Arraun Lagunak 22:47,80
7.- Deustu 22:48,82
8.- Hernani 22:57,86