Ostegunean inauguratuko dute Zarautz Beer Festival

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 2a

Ostegunean eta ostiralean izango da garagardo jaialdia, eta hamabi garagardo etxek parte hartuko dute ekimenean; tartean Zarautz Beer Company zarauztarrak.

Zarautz Beer Festival-ak artisau garagardoa izango du ardatz, eta artisau garagardo lehiaketa eta dastaketa egingo dituzte ostegunean eta ostiralean Lege Zaharren Enparantzan. Hamabi artisau garagardo etxek parte hartuko dute, tartean Zarautz Beer Companyk.

Jaialdia 12:00etatik gau erdira zabalik izango egunero.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide