Zarauztarra taldeko Haritz Erasunek irabazi du Azpeitiko San Inazio Saria proba

Zarauzko hitza 2016ko uztailaren 25a

Azpeitian San Inazio Saria probaren irteera (Nerea Uranga)

Zarauztarra taldeko Haritz Erasun izan zen atzo, igandea, Azpeitian Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako 36. San Inazio sariaren irabazlea, 55 kilometroko ibilbidea eginda.

Azpeitian jokatutako txirrindularitza lasterketa hasieran hainbat ihesaldi saiakera izan baziren ere, Eroski taldeko Iñigo Aramburu izan zen tropelarekiko tartea zabaldu ahal izan zuen bakarra. Kilometro askotan lasterketa buruan izan ondoren, tropeleko lau gizon indartsuenek harrapatu egin zuten Etumetako gainera iristear zegoela, eta bostek batera ekin zioten mendatea jaisteari. Jaitsieran jo zuen aurrera Haritz Erasun irabazleak eta bakarrik egin zituen Azpeitiko helmugara iritsi arteko kilometroak. Podiumean Ciclos Iturriaga taldeko Jon Ibarluzea eta Ulma taldeko Julen Otero izan zituen lagun.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide