Leticia Gasparrek irabazi du Aire Zabaleko Pintura Azkarra Lehiaketa

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 18a

27 lagunek hartu dute parte.

Atzo jokatu zuten Aire Zabaleko Pintura Azkar Lehiaketa Alde Zaharrean, Artezaleak taldeak antolatuta eta Zarauzko Udalak babestuta. Hainbat urtetan pintura lehiaketa horretan parte hartu eta duela gutxi zendu den Javier Arocena izan zuten gogoan. Guztira, 27 parte-hartzaile izan ziren. Leticia Gaspar plentziarrak eraman zuen lehenbiziko saria, Bartzelonako Aida Maurik bigarrengoa eta Jon Idigoras ermuarrak hirugarrena.

Andrea Luengo izan zen herriko margolari saritua eta Paula Espigarosek aipamen berezia jaso zuen haurren mailan. Lan horiek Etxezabalako erakusleihoan izango dira ikusgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide