Iazko Eusko Tren Ligako txapeldun San Juanek ez du hutsik egin lehen hitzorduan. IV. Orio Kanpina Banderan nagusitu da gaur arratsaldean, Oria ibaian, erlojupeko estropadan. Oriokoa ligara sailkatzeko bi probetako bat izan da; bigarrena bihar eguerdian jokatuko dute Donostian. Hiru txartel daude jokoan, laugarrena San Juanek bermatuta duelako. Getaria-Zarautz helburu horrekin uretaratu da, baina bosgarren postuan sailkatu da; ligan sailkatzeko laugarren postuan, alegia. Bere aurretik, San Juanez gain, Hibaika, Orio eta Castro geratu dira, hurrenez hurren. Biharko estropada erabakigarria izango da, beraz.
Sailkapena
- San Juan 10:43,20
- Hibaika 10:50,44
- Orio 10:52,82
- Cabo 11:04,74
- Getaria-Zarautz 11:19,36
- Hernani 11:19,42
- Arraun Lagunak 11:28,26
- Hondarribia 12:07,82